2017(e)ko urtarrilaren 28(a), larunbata

KiVa PROGRAMA MARTXAN DAGOENEKO!

Joan zen aste hasieran KiVa-ren inguruan gurasoei eskaini genien hitzaldiarekin amaiera eman genion KiVa-ren inguruan izan ditugun batzar informatiboei. Aste honetan berriz, irrikaz ibili gara LHko ikasleekin lehen saioa gauzatzen, eskuliburua apainduz, KiVa ikastola garela barneratuz... Eta gaur, Ikastolen Elkartetik ekarritako KiVa pinak banatu ditugu. KiVa ikastola gara; ikastola atsegina gara.

2017(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna

ONGI ETORRI KiVa

Jada eman diogu ongi etorria KiVa-ri gure artean. Ekitaldi xume baina eder batekin hasi dugu ilusioz beterik ibilbide berria.
Ekintzez beteriko egunak izan ditugu hauek eta gaurko ekitaldian besteak beste gure leloa eta KiVa abestia aurkeztu ditugu. Amaitzeko, leloarekin bat egiten dugula adierazteko gure bostekoa ere eman dugu. Izan ere, "Elkarri lagunduz dena da POSIBLE".