2017(e)ko urtarrilaren 28(a), larunbata

KiVa PROGRAMA MARTXAN DAGOENEKO!

Joan zen aste hasieran KiVa-ren inguruan gurasoei eskaini genien hitzaldiarekin amaiera eman genion KiVa-ren inguruan izan ditugun batzar informatiboei. Aste honetan berriz, irrikaz ibili gara LHko ikasleekin lehen saioa gauzatzen, eskuliburua apainduz, KiVa ikastola garela barneratuz... Eta gaur, Ikastolen Elkartetik ekarritako KiVa pinak banatu ditugu. KiVa ikastola gara; ikastola atsegina gara.

2017(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna

ONGI ETORRI KiVa

Jada eman diogu ongi etorria KiVa-ri gure artean. Ekitaldi xume baina eder batekin hasi dugu ilusioz beterik ibilbide berria.
Ekintzez beteriko egunak izan ditugu hauek eta gaurko ekitaldian besteak beste gure leloa eta KiVa abestia aurkeztu ditugu. Amaitzeko, leloarekin bat egiten dugula adierazteko gure bostekoa ere eman dugu. Izan ere, "Elkarri lagunduz dena da POSIBLE".

2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

MOTORRAK BEROTZEN: KiVa Ikastola izateko bidean

Dagoeneko jaso dugu KiVa formakuntzako lehen saioa.
"KiVa ikastola" izateko lehen urratsak ematen hasiak gara. Beraz, hasi gara MOTORRAK BEROTZEN!!

2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea

Bizikidetza Taldetik urtarrilean egin genuen LOGO eta LELO lehiaketaren irabazleak baditugu jadanik. Parte hartzea bikaina izan zen eta lan guztien artean irabazleak hauek izan dira:


  • LOGOaren irabazleak:              Nagore Asategi
Nagore Zengotitabengoa Aroa De La Lama










  • LELOaren irabazleak:               Itzal Zengotitabengoa
Maddi Zubizarreta




Bizikidetza erraztuz, goaz batera

Danok lagunduz, inoiz ez atzera”